[BIDEOA] Boladako elurra ari du Urkiolan, baina momentuz mendateak irekita darrai

Anboto 2021ko aza. 27a, 15:50

Elurra kentzeko ibilgailu bi mendatea gora eta behera dabiltza aldiro errepidea garbitzen.

Elurrak Oiz, Anboto eta eskualdeko mendi gehiagotako puntak zuritu ditu gaur. Urkiola gaina ere zati batzuetan zurituta dago (bideoko irudiak 14:30 ingurukoak dira), baina euria dezente ari denez errepidea erabilgarri dago momentuz. Elurra kentzeko ibilgailu bi aldiro irteten dira mendate gainetik Mañarirantza nahiz Otxandiorantza errepidearen egoera aztertzera eta beharrik balego garbitzera. Eskualdeko gainerako mendateetan ere (Areitio eta Trabakua) errepideek zabalik jarraitzen dute. Euskal Autonomia Erkidegoko mendateen unean uneko egoera LOTURA HONETAN ikusi daiteke.

Euskalmet-en arabera eguraldiak ez du hobera egingo datozen egunetan. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak uholde-arriskuen emergentziako plan berezia aktibatu du goizean. Euskal Autonomia Erkidegoko barnealde osoa alerta naranjan dago elurteengatik; Kantauri isurialdea, berriz, alerta horian euriagatik. 

Suhiltzaileak makina bat lan izaten ari dira. Bizkaiko suhiltzaileek eguerdian informatu dute goizean zehar Bizkaiko 12 herritara joan behar izan dutela eroritako zuhaitzak erretiratzera. Momentuz, ez da horrelako kasurik gertatu eskualdean.

 

Elurra kentzeko ibilgailua Urkiolan behera abiatu den unea, 14:30 inguruan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!