Aitor Bizkarrak finalerako txartela lortzeko asmoz abestuko du gaur Galdakaoko finalaurrekoan

Anboto 2021ko aza. 27a, 08:00

Aitor Bizkarra 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.

Galdakaoko Urreta kiroldegian izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa, 17:00etan. Aitor Bizkarra bertsolari abadiñarragaz batera, Etxahun Lekuek, Xabat Galletebeitiak, Aitor Etxebarriazarragak, Josune Aramendik eta Oihana Bartrak abestuko dute. Igor Menika arituko da gai jartzaile. 

Abenduaren 4an izango da hirugarren finalaurrekoa. Eneko Abasolo 'Abarkas' iurretarrak eta Txaber Altube abadiñarrak abestuko dute bertan. 

Joan den astean jokatu zen lehenengo finalaurrekoa, eta Gorka Pagonabarraga durangarrak Bilboko finalerako txartela eskuratu zuen, saioa irabazita. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!