Helduko ote da hirugarrena?
Horixe gura dugu, baina ikusi egin behar! Ofizialki birritan lortu dut garaikurra, baina Ohorezko Mailara igo ginen urtean ere neuk jaso nuen golik gutxien. Kontua da COVIDa dela-eta ez zela liga osoa jokatu eta ez dela ofiziala.
Bost gol hamar partidutan; ez da edozelako estatistika.
Pozik gaude. Segurtasun hori talde osoaren meritua da. Jokalari guztiak lan handia egiten dabiltza eta estatistika horren ondorio dira.
Abadiñok harrobi ona du atepean?
Baietz uste dut. Gainera, laster baten erreleboa beharko dut. Aita izan naiz, eta lana, futbola… gauza askotxo dira, futbola ikaragarri gustatzen zaidan arren. Aurtengoa eta beste urtebete jokatu gura nituzke. Polita izango litzateke datorren urtea Ohorezko Mailan ematea eta iazko arantza hori kentzea. Maila badugula uste dut.
Pena bakarra alabari ezingo diozula golik eskaini.
Galtzen goazela azken minutuan kornerren bat errematatzera igo ezik, gatx (barrez). Iaz Ohorezko Mailako azken partiduan, Bermeoren kontra, errematera igo eta ia sartu nuen gola. Tira, esperantza hor dago.