Bertso afaria Mendiolan, Onintza Enbeitarekin eta Aitor Mendiluzerekin

Barikuan izango da, azaroaren 26an, eskola zaharrean. 

Mendiolako Errekatxo auzo elkarteak bertso afaria antolatu du bariku honetarako, Abadiñoko Udalagaz eta Lankugaz elkarlanean. Afaria 21:00ak aldera hasiko da eta afalondoan bertsotan arituko dira Onintza Enbeita eta Aitor Mendiluze. Bertara joan gura duenak izena eman beharko du aldez aurretik. Horretarako, whatsapp mezua bidali beharko da 680116710 telefonora. Txartelak 30 euroan daude salgai. 

Durangaldeko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bitartez jaso gura dituzu? Hauek dira bi aukerak.

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @anbotokomunikabideak kanalera.