Asier Aspuruk ezin izan du aurrera egin Superprestige txapelketan

Anboto 2021ko aza. 23a, 09:02

Aspuru atzoko partiduko une batean.

Pllotari abadiñarrak bere ibilbidean lehenengoz jokatu zuen atzo trinketeko txapelketarik garrantzitsuenean.

Egun handia izan zen atzo Asier Aspururentzat. Trinketean ez da Superprestige baino txapelketa inportanteagorik eta abadiñarrak gonbidapena eskuratu zuen han jokatzeko. Atzo Eñaut Echeverria makearraren (Lapurdi) kontra jokatu zuen Donibane Garaziko trinketean. Partidu erdira arte pare-parean joan ziren (21-21). Aspuruk partidua hausteko aukera izan zuen une horretan, baina eskuko arazoek eta asmatzea ezak partidua Echeverriak apurtzea ekarri zuen. Azkenean 29-40 galdu zuen Aspuruk. Ondorioz txapelketatik kanpora geratu da. "Eskuin eskua minduta jokatzearen pena geratu zait, baina esperientzia oso berezia izan da", adierazi du Atxarte pilota klubeko pilotariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!