Abadiñoko Udalak 40 metro inguruko bidegorria osatzeko lanak hasi ditu, Solozabal kalean. Lan horiegaz Zelaietako eskolara sartzeko eskola-umeek egunero erabiltzen duten bideari jarraipena emango zaio eta bertako segurtasuna bermatuko da. Bidegorriari jarraipena emateaz gain, Solozabal baserria zegoen lursailean, espaloi zati bat eraikiko dute.