AZAROAK 25

Indarkeria matxista salatuko dute Abadiñon, mobilizazio eta photocall banarekin

Anboto 2021ko aza. 16a, 10:51

Abadiñoko mugimendu feministak eta udalak hainbat ekitaldi antolatu dituzte azaroaren 25erako, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako.

Mugimendu feministak deituta, mobilizazioa egingo dute Trañabarren etorbidean, arratsaldeko 19:30etan. Udalak, bestalde, hainbat ekintza antolatu du. Euretako bat photocalla da. Stand mugikor bat ipiniko dute herritarrak bertara hurbildu eta indarkeria matxistaren kontrako argazkiak atera ditzaten. Aterki moreak erabilita aterako dituzte argazkiak. Photocalla Ferialekuan ipiniko dute 11:30etatol 13:30etara, eta, Trañabarren etorbidean 16:00etatik 19:00etara. Bestalde, Errota Kultur Etxean komedia antzerkia eskainiko dute azaroaren 18an. Maite Redin, Adriana Olmedo eta Maitane Pérez arduratuko dira Con fajas y a lo loco antzezlana taularatzeaz. Emanaldia 19:00etan izango da. 

Gainontzean, udalak gogoratu du AbadiñoSex zerbitzua indarrean dagoela. Aurrez aurreko arreta zerbitzua eskaintzen dute astelehenero, Pinoko lokaletan, 17:00etatik 19:00etara. Sexu eta afektibitate hezkuntza eta indarkeria matxistaren prebentzioa lantzeko tresnak eskaintzen dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!