Txinurrisoloren inguruak hobetzeko proposamena egin du Abadiñoko EH Bilduk

Anboto 2021ko aza. 10a, 09:13

Abadiñoko EH Bilduk proposamena egin dio udal gobernu taldeari Txinurrisoloko inguruak hobetzeko. 

Abadiño Mugi ekimenaren baitan, Txinurrisolo inguruetako bizilagunek aipatutako hiru gabezia nabarmendu ditu EH Bilduk ohar baten bidez. "Zonaldean aparkatzeko arazoak daudela esan digute, baita aparkaleku handian argitasun falta dagoela; kalea urbanizatzerakoan, errepidea eta espaloiak kota berean jarri beharko lirateke. Horrez gainera, trafikoaren sarrera eta aparkalekuak kontrolatu beharko lirateke".

EH Bilduren arabera, bi urte igaro dira Txinurrisoloko kalea trafikoarentzako itxi zutenetik; egoiliarrentzako eta zamalanetarako baino ez dago zabalik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!