Berbaldi batek seme-alabei etxeko lanak egiten zelan lagundu aztertuko du, euskararik ez dakiten gurasoen kasuan. Azaroaren 15ean izango da eta gazteleraz eskainiko da. Beste hitzaldiak familia euskaldunetako umeei eguneroko bizitzan euskara gehiago erabil dezaten zelan lagundu aztertuko du. Azaroaren 22an izango da. Bi hitzaldiak 17:30etan eskainiko dira Errota Kultur Etxean. Bertara joan gura dutenek aukera dute umeen zaintza zerbitzua baliatzeko. Horretarako katalamixonekintza@gmail.com helbidera idatzi behar da.
Berbaldiak eskaintzeaz Iñaki Eizmendi arduratuko da. Abadiñoko Udalaren berbetan, Eizmendi ibilbide luzeko eta esperientzia handiko hezitzaile soziala da, Ebete Hizkuntza Zerbitzuak enpresan dihardu. Ebetek, umeengan eta nerabeengan, euskararen erabileran, eta jarreran eragiteko estrategiak lantzen eta eskaintzen ditu.