Teloi gorria zabaltzeko unea ailegatu da. Banarte antzerki konpainiak eta udaleko Kultura Sailak Antzerkiño teatro jaialdiaren seigarren edizioa prestatu dute. Asteburu honetatik hasi eta azaroaren amaierara bitartean sei antzezlan taularatuko dituzte Traña-Matienako Errota Kultur Etxean. Jaialdiari hasiera emateko ohorea eta ardura Tanttaka konpainiak izango du. Domeka honetan Ameriketako bidaia obra taularatuko dute. Obra Patxo Telleriaren ideia originala da, Mireia Gabilondok zuzendua. Ikasturte batean ikasketak egitera Ameriketako Estatu Batuetara doazen bi neraberen istorikoa kontatuko dute. Emanaldia 19:00etan izango da eta sarrerak bost euro balio ditu.
Berezko ezaugarria
Datozen asteburuetan antzerki zikloaren emanaldi gehiago etorriko dira. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, Antzerkiñoren ezaugarrietako bat antzerki konpainia amateurren presentzia "nabarmena" da. Argi Abad kultura zinegotziak ildo horretatik egin du berba. Azpimarratu du antzerki jaialdiak "ohiko zirkuitu komertzialetan ez dauden antzezlanak ikusteko aukera" ematen duela
EGITARAUA
AZAROAK 7
19:00 “Ameriketako bidaia” (euskaraz), Tanttaka Teatroa (5€). Errota Kultur Etxea
AZAROAK 13
19:00 “Cuando estemos más tranquilas”, La Canilla Teatro (3€). Errota Kultur Etxea
AZAROAK 14
19:00 “Siempre otoño”, Tela Marinera (3€). Errota Kultur Etxea
AZAROAK 20
19:00 “La gran mentira”, LaTEAdeTRO (3€). Errota Kultur Etxea
AZAROAK 21
12:00 “Érase que se era”, LaTEAdeTRO (1€) Errota Kultur Etxea
AZAROAK 27
19:00 “Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean” (euskaraz), Naita Produkzioak (5€) Errota Kultur Etxea