Abadiñon jokatu da 2021eko Euskal Herriko Eskolartekoa, probalekuan. Bertako oholtza gainean hamaika bertsolari batu ziren domekan: Aizpurua eta Agirrez gainera, Aetz Etxart (Urdiñarbe, 2004), Beñat Astiz (Barañain, 2004), Ekain Tolaretxipi (Hernani, 2003), Eki Mateorena (Leitza, 2005), Eukene de los Aires (Gasteiz, 2005), Janire Arrizabalaga (Gernika-Lumo, 2003), June Diaz (Algorta, 2005), Naia Arrizabalaga (Azkoitia, 2004) eta Oneka Arteaga (Kanbo, 2003) aritu ziren bertsotan.
Xabier Irakulis zornotzarrak gidatu zuen saioa. Hasierako agurra egin ostean, bina bertso bota zituzten bertsolariek zortziko handian, eta txikian bertsolari gazteek. Hurrengo fasera puntuazio handiena lortu zuten sei bertsolariak igaro ziren: Astiz, Tolaretxipi, Aizpurua, Agirre, Naia Arrizabalaga eta Arteaga.