Abadiñoko Gaztetxearen 23. urteurrena ospatuko dute asteburuan, hainbat ekintzagaz

Anboto 2021eko urriaren 21a

Asteburu honetan, Abadiñoko Gaztetxearen 23. urteurrena ospatuko dute.

Zelai errea txapelketagaz emango diote hasiera urteurrenari, barikuan. Gero, 20:00etan, luntxa egongo da, eta 21:00etan J. Martinaren kontzertua. Zapatuan, 11:00etan, bizikleta martxa egongo da, eta 14:30ean bazkaria. Egunari amaiera emateko, poteoa eta Animaliek taldearen kontzertua egongo dira. Gaztetxekoek azaldu dutenez, zelai errea txapelketarako izenematea barikuan egin beharko da, 17:00etan hasita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!