Adierazpena osorik:
Irmotasunez gaitzesten ditugu erasoak eta horren aurka gaude. Horrez gain, biktimei eta beraien
inguruari laguntza osoa eskaini gura diegu eta jakitera eman gura diegu gertu izango gaituztela. Euren esku jartzen ditugu baliabide psikologikoak, juridikoak, sanitarioak, babesekoak eta harrerakoak, eta bere interesean eragiten duten informazio guztia jakinaraztea bermatzen dugu.
Zentzu honetan, Abadiñoko Udalak gertakarien barri izan duen unetik II. Protokoloa aktibatu du presazko bilera bat deituz informazio guztia batzeko eta erakundeen arteko erantzuna koordinatzeko, eta biktimei eta beraien inguruei arreta emateko.
Azpimarratu gura dugu indarkeria matxistak giza eskubideak larritasunez hausten dituela, eta garrantzi handiko arazoa dela, indarkeria jasaten duten emakumeen duintasunari, eta osotasun fisiko eta moralari eraso egiten diena. Abadiñoko Udalak parte hartzeko deia egiten dizue mugimendu feministak antolatu duen gaitzespen kontzentrazioan: urriak 15ean, ostirala, 19:30ean Ferialeku Plazan (Zelaieta, Abadiño).