"Beste pauso bat eman gura dugu. Orain, gure nahia topaketarako eta harremanetarako gune jarraitua eta egonkorra sortzea da, baina jakin gura dugu ea emakumeek gura dutena den, edo haien beharrak beste alde batetik doazen. Ziur topaketa hauek oso aberasgarriak izango direla eta gauza interesgarriak egiten jarraitzeko gai izango garela", azaldu du Rosa Miguel Perez Berdintasun eta aniztasun zinegotziak.
Hain zuzen ere, urriaren 15ean Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko eguna ospatuko dela adierazi du Abadiñoko Udalak.