Abadiñar talde batek sinadura bilketa jarri du martxan AHTren lanen ondorioz jasaten dituzten "arrisku egoeraren" aurrean herritarrei babesa eskatzeko. Abadiñoko Udalari eskaera zuzena egin diote herritarrek: "Udalak ez dezala baimendu AHTko kamioien zirkulazioa, Abadiñoko errepideetan sortuko dituzten arrisku-egoera guztiak kontutan hartu eta egoera horiei irtenbide seguru bat eman arte". Herritarren arabera, 2020ko apiriletik "ehundaka kamioi" pasatu dira beraien etxe eta baserri inguruetatik, "kontrolik, baimenik eta segurtasun neurririk jarri barik". Sinatzaileen arabera, Mendiolako sarreratik 60 ibilgailu igarotzen ari dira orduro, Irazolakotik, 19 ibilgailu orduro, hau da, bat 3 minutu eta 9 segunduro eta Tejerakotik 15 ibilgailu orduro, hau da, ibilgailu bat 4 minuturo. "Errepide horietan herritar mordo bat ibiltzen da, oinez, kirola egiten zein ibilgailu propioan eta ez da inolako segurtasun neurririk hartu", azaldu dute. Horrez gainera, Zelaieta-Atxondo errepideko bide zatiaren konpoke- tak eragingo dituzten auto-ilarak ez daude kontutan hartuta.
Eskaerak sinatzeko agiriak Abadiñoko saltokietan eta, mahai informatiboetan ezarriko dira. Change.org atarian ere sinatu ahalko da eskaera.