Baske Street Boys rock talde abadiñarra, ETBko lehiaketa batean

Anboto 2021ko urr. 4a, 15:33

ETB2ko ‘Atrápame si puedes’ lehiaketan taldeari buruzko galdera egin diete lehiakide biri.

Eguerdian gertatu da bitxikeria. ETB2ko ‘Atrápame si puedes’ lehiaketan Baske Street Boys rock talde abadiñarrari buruzko galdera egin dute. Zehatz esanda, honako galdera hau egin diete telebista saioko lehiakide biri: “Zein da abadiñoko rock taldea?”. Erantzunen artean, bi aukera. Ala Baske Street Boys, ala New Mutil on the Block. Galdera planteatu eta gutxira etorri da lehiakideen erantzun... okerra. Huts egin dute, New Mutil on the Block erantzunda. 

Baske Stret Boys Abadiñoko lau kidek osatutako rock taldea da. Ibai Zabala pilotari ohi berriztarra da bertako kideetako bat. Taldea 2007an sortu zuten, alprojakeria modura. Urtean kontzertu bat edo bi baino ez dituzte ematen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!