Abadiñoko Udalak Trañapadura zubirako diru-partida aldatzea onartu du

Anboto 2021ko ira. 30a, 11:22

661.242,12 euroko aurrekontu aldaketa onartu du Abadiñoko Udalak, hainbat proiektutan inbertitzeko. Trañapadurako zubiaren kasuan, guztira, 1.211.365, 34 euroko kostua izango du proiektuak. 

N-634 errepidetik poligonora sarbidea emango duen ibilbidea atondu dute lanek, Matienako herrigunetik trafiko astuna ateratzeaz gainera. 

Horrez gainera, Abadiñoko Udalak 2022rako udal zergak eta tasak izoztea erabaki du. "Familiei laguntzeko, erraztasunak emateko eta negozioei egonkortasuna ematen saiatzeko unea dela uste dugu, pandemiak utzi digun inpaktutik maila ekonomikoan eta sozialean errekuperatzeko", azaldu du Iñaki Rekalde zinegotziak. 

Bestalde, datorren astean lizitaziora aterako dute Muntsaratzeko Pumptrack pistaren proiektua. Horretarako, 100.000 euroko partida onartu du bilkurak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!