31,8 kilometroko proba izan da, 2.400 metroko desnibel positibokoa, eta Gorbeia izan da igo duten punturik garaiena (1.481 m). 500 bat korrikalarik parte hartu dute, Durangaldeko zenbaitek euren artean, eta Oihana Azkorbebeitia abadiñarra eta Markel Urigoitia otxandiarra nabarmendu dira horien artean. Abadiñarra laugarren sailkatu da, 3.46.05 denboragaz, eta otxandiarra 32.a izan da 3.30.01 denboragaz.
Nesketan faboritoak irabazi du, Denisa Dragomir errumaniarrak. Igorreko Onditz Iturbe sailkatu da bigarren (3.45.02) eta Lide Urrestarazu gipuzkoarra hirugarren (3.45.17). Beraz, euskaldunak ezin hobeto aritu dira. Mutiletan, Zait Ait Malek marokoarra nagusitu da (3.03.40), Ander Iñarra lezoarra izan da bigarrena (3.06.10) eta Ben Kimtai keniarra hirugarrena (3.06.33). Kopako sailkapen nagusian, Dragomirrek jarraitzen du lider nesketan, 400 puntugaz, eta Azkorbebeitiak bigarren, 290 puntugaz. Lau proba geratzen dira Munduko Kopa amaitzeko.