Loteria-saltzaileek manifestazioa egin dute Madrilen eta bertan izan da Mikel Petite abadiñarra

Maialen Zuazubiskar 2021ko ira. 23a, 13:26

Atzo egin zuten manifestazioa Madrilen. Bertan izan zen Mikel Petite abadiñarra. 

Espainiako hainbat loteria-saltzaileek manifestazioa egin zuten atzo Madrilen. Mikel Petite abadiñarrak jakitera eman duenez, loteria-saltzaileek KPIa, kontsumoko prezioen indizea, %31a igo dela eta beraien komisoak 17 urtean izoztuta daudela salatzeko egin zuten manifestazioa. Petitek azaldu duenez, beraiek eskaria Estatuko Loteria eta Apustu elkarteari egiten diote. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!