Julen Ardanzak eta Martxel Azkorbebeitiak lur-gaineko munduko sokatira txapelketan parte hartuko dute

Joseba Derteano 2021ko ira. 16a, 17:00
Julen Ardanza eta Martxel Azkorbebeitia

Gaur hasiko da txapelketa, Getxon. Bertan mundu osoko 16 selekzio, 39 klub, 73 talde eta 580 kirolari baino gehiago ariko da.

Julen Ardanza eta Martxel Azkorbebeitia abadiñarrek eta Abadiño Sokatira Taldeko kideek lur gaineko munduko txapelketan parte hartuko dute. Gaur eta bihar kluben arteko txapelketan ariko dira: Ardanza Laukizko Gaztedi taldearekin eta Azkorbebeitia Erandioko Goierri B taldearekin. Asteburuan, berriz, Basque Country edo euskal selekzioaren txanda izango da. Txapelketa ETB 4 telebista katearen bidez jarraitu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!