Maria Agirre Bazeta abadiñarrak familiaz inguruta ospatu ditu 100 urteak

Aitziber Basauri 2021ko ira. 16a, 13:30

Maria Agirre Bazeta abadiñarrak 100 urte egin zituen joan zen irailaren 12an. Familiagaz batera ospatu zuen urtegun berezia, Ereñan (Berrizen).

Era berean, Abadiñoko San Trokaz nagusien elkarteko kideek omenalditxoa egin zioten. Birlobek inguratuta amatau zituen pastelean ipinitako kandela guztiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!