Illart Zuazubiskar abadiñarra bederatzigarren Munduko Kopan

Anboto 2021ko ira. 13a, 11:24

Calin (Kolonbia) jokatutako Munduko Kopan bederatzigarren postua lortu zuen. 

Asteburuan Calin (Kolonbia) pistako Munduko Kopa jokatu da. Bertan, izan da Eustrak-Euskadi taldeko Illart Zuazubiskar. Atzo jokatutako omnium proban bederatzigarren postua lortu zuen Zuazubiskarrek. Omniuma lau probak osatzen dute, eta sailkapen orokorrean bederatzigarren bukatu zuen. Barikuan, berriz, 10.en izan zen kanporaketan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!