Abadiñoko Udalak arratoiak biozidarik erabili barik hiltzeko zerbitzu berria kontratatu du

Anboto 2021ko ira. 9a, 10:19

Abadiñoko Udalaren berbetan zerbitzua "berritzailea" da, ez duelako tranpa biozidarik edota gizengarririk erabiltzen. 

"Zerbitzu honen bidez, tranpak saneamenduko hodietan jartzen dira, eta bertatik igarotzen diren arratoiak harrapatzen ditu", azaldu dute udal iturriek. Sistemak arratoien populazioa etengabe monitorizatzen duen sistema hartzen du barne.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!