Txaber Altube abadiñarrak Lizardi saria irabazi du

Anboto 2021ko ira. 6a, 16:00

@kronika

Sarai Robles bigarren sailkatuari hamar puntuko aldea aterata irabazi zuen finala Altubek. Lizardi sariketaren 45. edizioa izan da aurtengoa. 

Txaber Altubegaz eta Sarai Roblesegaz batera, Aitor Servier, Andoni Mujika, Aitor Zubikarai eta Ekhine Zapiain aritu ziren bertsotan. Andoni Mujikak irabazi zuen Lizardi sariko bertso onenaren saria, kartzelan botatako bertsoagatik.

Bertsozale ugari batu zen Zarautzko Modelo aretoko saioan.

Sailkapena

Txaber Altube 284, 5 puntu

Sarai Robles 274 puntu

Aitor Servier 258 puntu

Andoni Mujika 251,5 puntu

Aitor Zubikarai 240 puntu

Ekhine Zapiain 238,5 puntu

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!