Zubiondotik Zelaietako eskolen arterako zatia bidegorri egin dute

Anboto 2021ko ira. 6a, 10:28

Ikasleen mugikortasuna errazteko asmoagaz hartu du Abadiñoko Udalak erabakia, horrela, bizikletaz edo patinetean doazenen "mugikortasun segurua" bermatzeko. 

"Helburua bizikletan mugitzen direnen segurtasuna hobetzea da, eta baita eskolara patinetean doazen umeena ere. Gainera, bidegorri sarea indartzeko eta mugikortasun aktiboa bultzatzeko konpromisoa bete dugu" azaldu du Javier Crespo alkateordeak ohar baten bidez. Erabakia, uztailean Solozabal eta Abadeortu kaleetako bidegorriak egokitu ostean iritsi da. 2021eko Aurrekontu parte hartzaileetako partidan sartu dute ekimena.

Ikastetxeen garbiketa

Bestalde, Abadiñoko Udalak garbiketa zerbitzua indartu duela jakinarazi du ohar berean. Herriko ikastetxe guztietan indartu dute zerbitzua, hau da, Matienako institutuan, Traña-Matienako eta Zelaietako eskoletan eta Matienako eta Zelaietako haur-eskoletan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!