Karlos Ardanza abadiñarraren 'Mendi'-k irabazi du Bizkaiko Artzain Txakur txapelketa

Anboto 2021ko abu. 30a, 10:55
@EHATE, Artzain txakur txapelketak

354 puntu eskuratu zituten asteburuan Mungian (Bizkaian) jokaturiko txapelketan. Karlos Ardanzaren 'Mendi'-k eta Enrike Mendiguren orozkoarraren 'Laia'-k Bizkaia ordezkatuko dute irailaren 18an Garain egingo den Euskal Herriko txapelketan.

Mungian jokatu da Bizkaiko 56. Artzain txakur txapelketa, asteburuan. Hamabi txakurrek parte hartu zuten, tartean, Abadiñoko lauk: Karlos Ardanzaren 'Mendi'-k, Kepa Ardanzaren 'Urbi'-k, Jose Angel Azkorbebeitiaren 'Ekin'-ek eta Jose Migel Etxebarriaren 'Soli'-k parte hartu zuten lehian.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!