Abadiñoko Muntsaratz auzoan hainbat ekimenekin ospatuko dituzte jaiak iraileko lehen asteburuan

Anboto 2021ko abu. 22a, 14:40

Antolatutako jarduerak karpa baten egingo dira, eserita eta musukoa jantzita. Sarrerak aurretik eskuratu behar dira.

Muntsaratz Auzo Elkarteak hainbat ekimen prestatu ditu auzoko jaiak ospatzeko iraileko lehenengo asteburuan. Kontzertuak, ikuskizunak eta umeentzako ekimenak egongo dira, besteak beste. Auzo elkartetik aurreratu dutenez, antolatutako jarduerak  karpa batean egingo dira, eta publikoa eserita eta musukoa jantzita egon beharko da. Sarrerak aurretik eskatu behar dira elkarteko lokaletan (Muntsen azpian) irailaren 1ean eta 2an, 18:00etatik 20:00etara.

Hona hiru egunetako egitaraua:

IRAILAK 3 - BARIKUA

- 18:00; Larima disko txiki.
- 22:00; DJ´s: Cristian Piornedo-Dani Borge (Sweet and Vicious)

IRAILAK 4 - ZAPATUA

- 11:00; Umeentzako puzgarriak eta jokoak.
- 12:00; Ehky Cover Pop. Bikote musikala.
- 16:00; Umeentzako puzgarriak eta jokoak.
- 17:00; Bocabeats komedia.
- 18:30; Bocabeats komedia.
- 22:00; Kontzertua: Korroxion&Uger.

IRAILAK 5 - DOMEKA

- 12:30; Elvi bentrilokua.
- 17:30; Bakarrizketa: Alazne Etxeberriaren eskutik.
- 19:00; Ikuskizuna: mariatxiak eta Jotak.

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!