Abadiñok abuztuaren 24tik irailaren 7ra bitartean jasoko du Garbigune mugikorraren, Bizkaiko Foru Aldundiak Udalarekin elkarlanean gauzatutako ekimenaren, bisita. Zerbitzua Traña plazan emango da, Traña Matiena eskolaren ondoan. Bertan, 2 x 1,20 x 3,80 metroko edukiontzi bat jarriko da, baserri itxurakoa, behar bezala erabiltzeko informazio-panel batekin batera.
Edukiontziak hauetara honako gauzak eraman daitezke, besteak beste: pilak, CDak, DVDak eta cassetteak; etxeko olioa, etxetresna elektriko txikiak (plantxak, irabiagailuak, mikrouhin-labeak...), aerosolak, kableak, mugikorrak, sukaldeko tresnak (zartaginak, lapikoak...), kutsatutako metalezko eta plastikozko ontziak (pinturak eta disolbatzaileak), kutsatutako xurgatzaileak (pinturak eta disolbatzaileak), informatikako kontsumigarriak (tinta kartutxoak eta tonerrak), kafe kapsulak (metalezkoak eta plastikozkoak) eta erradiografiak.