[BIDEOA] Donien Atxa jaso dute Gerediaga auzoan

Anboto 2021eko abuztuaren 5a

Jaiak beharrean kultur egitaraua antolatuko dute aurten Gerediaga auzoan. Hala ere, tradizioari eutsiz Donien Atxa sinbolikoa jaso dute segurtasun neurri guztiak beteta. 

Abuztuaren 6an, meza izango da, 12:00etan, eta ondoren dantzariak. 17:00etan, Luhartz taldeak Euskal Herriko erromerien historia laburra egingo du. Eta, 22:00etan, Puro Relajo talde nafarraren rantxerak izango dira entzungai. Abuztuaren 7an, 21:00etan, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak igoko dira oholtza gainera. 22:00etan, bertsolariak: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Erika Lagoma. Gai jartzailea: Maite Berriozabal. Osasun neurriak beteko dira. Aforo mugatua. Lekua hartzeko, deitu: 626945623.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!