Kale katuen baldintzak hobetzeko kanpaina abiatu du Abadiñoko Udalak

Anboto 2021ko uzt. 26a, 20:32

Udalak une honetan Abadiñon hogei kale katu kolonia inguru daudela uste du. Animalien osasun egoera kontrolatzeaz gainera, elikatzeko irizpideak finkatuko ditu kanpainak. Boluntario lez parte hartzea gura dutenek udaletxean eman dezakete izena. 

"Abordatze integrala da, eta kaleko katuen presentzia etengabea den udalerriko eremu guztietara iritsi gura du, arreta berezia jarriz eskola inguruneetan, umeak jolasten diren lekuetan, bide azkarretan -istripuak sahiesteko- eta adineko pertsonak ibiltzen diren lekuetan, osasun publikoa bermatzeko eta pertsonen eta felinoen arteko bizikidetza ona lortzeko", azaldu du Abadiñoko Udalak ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!