Silvia Trigueros abadiñarrak Italiako 100 Miglia Monviso lasterketan irabazi du

Anboto 2021ko uzt. 25a, 18:11
(Argazkia: 100 Miglia Monviso)

Silvia Trigueros emakumeetan onena izan da Italiako 100 Miglia Monviso lasterketan . Abadiñarrak 26 ordu 46 minutuko denboragaz amaitu du 168 kilometroko lasterketa, 8030 metroko desnibel postiboagaz. 

Barikuan hasi zen 100 Miglia Monviso lasterketa, Saluzzo herrian, Italiako Alpeeyan, eta gaur amaitu da. Silvia Trigueros korrikalari abadiñarrak denborarik onena lortu du emakumeen artean, eta sailkapen orokorrean bosgarren geratu da.

Lehenengo amaitu du Paolo Bert korrikalariak (23.46.47.), bigarren geratu da Fabio di Giacomo (24.35.41.), hirugarren Piero Bello (25.55.28.) eta laugarren Roberto Camperi (26.41.26.). Bosgarren denborarik onena lortu du Triguerosek. Daniela Bonnet (33.31.56.) geratu da bigarren emakumeen artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!