Luhartz, Puro Relajo, trikitilariak eta bertsolariak Abadiñoko Gerediaga auzoan

Anboto 2021ko uzt. 30a, 10:00

Abadiñoko Gerediaga auzoan jairik antolatuko ez duten arren, hainbat kultur ekitaldi prestatuko dituzte.

Abuztuaren 5ean, iluntzean, Donien Atxa jasoko dute. Abuztuaren 6an, meza izango da, 12:00etan, eta ondoren dantzariak. 17:00etan, Luhartz taldeak Euskal Herriko erromerien historia laburra egingo du. Eta, 22:00etan, Puro Relajo talde nafarraren rantxerak izango dira entzungai. Abuztuaren 7an, 21:00etan, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak igoko dira oholtza gainera. 22:00etan, bertsolariak: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Erika Lagoma. Gai jartzailea: Maite Berriozabal. Osasun neurriak beteko dira. Aforo mugatua. Lekua hartzeko, deitu uztailaren 30etik aurrera: 626945623.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!