Abadiñoko Udalak gazteentzako kirol eta kultur jarduerak antolatu ditu uztailerako

Anboto 2021ko uzt. 15a, 08:36

Abadiñoko Udaleko Kultura sailak, Gazteria zinegotzigoarekin elkarlanean, herriko gazteei zuzendutako aisialdiko eta denbora libreko hainbat jarduera antolatu ditu uda honetarako. Zapatuan emango diote hasiera egitarauari.

Besteak beste, bideo-jokoak, eskalada jarduerak, freestyle bike erakustaldia eta paintballa egongo dira. Hain zuzen ere, zapatu eta domekan bideo-kontsolak dituen kamioi bat ipiniko dute Matienako Traña plazan eta Zelaietako Txanporta plazan, hurrenez hurren. Jardueretan parte hartu ahal izateko, aurretik izena eman beharko da. Izen ematea Errota Kultur Etxean edo Mediatekan egin beharko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!