24.912 euroko aurrekontua izango dute horretarako, eta uztail azkenetara amaitzea aurreikusten du udalak. "Oinezkoen joan-etorri handia duten puntu bi lotzen dira. Lanak egin ondoren, zeharkaldia irisgarriagoa izango da".
EH Bildurentzat lanak hastea "aurrerapauso" bat da; hala ere, inguruan "mugikortasun jasangarriagaz" lotura duten arazo gehiago dagoela gogoratu dute koalizio subiranistako kideek.