Olatz Salvadorrek, Duplak, Niko Etxartek eta Maddi Oihenartek kontzertua eskainiko dute Mendiolan, frontoi osteko landan, Et incarnatus orkestragaz batera. "Euskal Herritarrek, euskaraz, doinuak eta mendiak dekubritzeko deia izango da. Ametsako bidaiagaz bat egiteko gonbitak", azaldu dute antolatzaileek. Bigarren edizioa du aurtengoa, iazko edizioa arrakastatsua izan zela ikusita.
Uztailaren 13tik 31ra
Euskal Herriko mendebaldetik hasi eta ekialdera egingo du aurten ere Urmuga egitasmoak. Hemeretzi etapak osatzen dute aurtengo ibilbidea; uztailaren 13an hasi eta uztailaren 31ra arte 385 kilometroko mendi zeharkaldia egingo dute parte hartzaileek. Kontzertuetarako sarrerak www.urmuga.eus webgunean daude salgai.