[BIDEOA] Suhiltzaileen irudiak Abadiñoko N-636 errepidearen azpiko tunel batean, pertsona baten bila

Anboto 2021ko uzt. 6a, 20:28

Kameren bidez tunelaren barruan pertsona bat egon zitekeela ikusi dute, baina suhiltzaileak ingurua aztertzera joan direnean ez dute inor aurkitu.

Suhiltzaileek bilaketa abiatu dute N-636 errepidearen azpiko tunel batean, gaur eguerdian. Suhiltzaileek azaldu dutenez, bilaketa oxigeno botilekin egin dute. Barruan pertsona bat egon zitekeelakoan abiatu dira, baina barruan ez dute inor aurkitu. Bideo honetan ikusten diren irudiak suhiltzaileek grabatutakoak dira (@bomberosiurreta).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!