Abadiñoko Alga enpresen lan istripua gertatu dela salatu du ELA sindikatuak

Anboto 2021eko uztailaren 1a

Atzo langile batek istripu "larria" izan zuen "manipulatzen ari zen makinan hatzamar bat harrapatuta geratu zitzaiolako", sindikatuak ohar batean azaldu duenez.

Zuzendaritzari "erantzukizun-falta larria" leporatu diote "gertakariaren berri prebentzioko ordezkariei ez emateagatik". ELAren esanetan atzokoa ez da "kasu isolatu" bat. " 2021a hasi denetik hona hainbat langile ospitalera eraman behar izan dituzte hatzak moztu edo zapaltzeagatik".

ELAk azpimarratu du Industrias Alga enpresako lan-istripuen "hazkundearen" arrazoia "lan-baldintzen eta instalazioen narriadura eta lan-erritmo handiegiak" direla, "bai eta laneko osasunaren arloko ez-betetze orokorrak ere".

Azkenik "babesa" helarazi nahi diete istripuak izandako lankideei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!