Anarik kontzertua eskainiko du Mendiolako jaietan

Ekaitz Herrera 2021ko uzt. 1a, 13:05

Anariren kontzertu bat, Donostiako Dabadaba aretoan.

Uztailaren 10ean izango da, frontoian. 

Mendiolako Jai Batzordeak San Kristobal jaiei begirako ekitaldi sorta antolatu du, eta horren baitan programatu du kantari azkoitiarraren emanaldia. Anariren kontzertua uztailaren 10ean izango da, arratsaldeko 19:30etan. Bertara joan ahal izateko sarrera eskuratu beharko da aldez aurretik. Txartelak Zelaietako Abarketeruena tabernan eskuratu ahalko dira.

Gainerakoan, honako ekitaldi hauek egongo dira Mendiolako jaietan:

UZTAILAK 9

  • 20:00etan Luntxa
  • 21:30etan, bertso saioa: Amets Arzallus, Erika Lagoma, Iruri Altzerreka eta Txaber Altube. Gai-jartzailea: Ainhoa Urien.

UZTAILAK 10

  • 12:00etan bolo eta ugasixo txapelketak. Ondoren, ardoa, ogia eta gazta banatuko dute. Errifen zozketa egingo da.
  • 19:30etan Anariren kontzertua.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!