Astolako igerilekuetan "egoera sozioekonomikoan oinarritutako tarifa ezberdinak" ezartzea eskatu du EH Bilduk

Anboto 2021ko eka. 16a, 10:54

Domekan eta astelehenean erabiltzaileek "ordu eta erdiz, eta 30 gradutara" ilaran itxaroten egon behar izan zutela salatu du, baita ere. "Zalantzarik gabe, egoera horrek hausnarketa eta konponbidea merezi ditu".

EH Bilduk udaleko Kirol batzordea "lehenbailehen" deitzea eskatu du, egoeraren irtenbideak aztertzeko. Egungo osasun neurriekin, igerilekuak 250 leguneko aforoa du, eta bonoa duten herritarrak 750 baino gehiago dira koalizio subiranistaren arabera. "Elorrion bezala, aurten ez dago erroldaren araberako prezio bereizketarik. Jurisprudentziak hala dio, eta gero eta udalerri gehiagotan aplikatzen da. Ez dirudi asteburuan faktore erabakigarria izan denik, gehienak Abadiñokoak baitziren. Posible dena, egoera sozioekonomikoan oinarrituta, tarifa desberdinak ezartzea da".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!