13-17 urte bitarteko gazteentzako udako aisialdi eskaintzarako lehentasunak ezartzeko galdetegia egin du Abadiñoko Udalak

Anboto 2021ko eka. 9a, 13:13

Eskalada, breakdance, grafiti edota autodefentsa feminista tailerren artean aukeratu ahalko dute 13 eta 17 urte bitarteko gazteek. Abadiñoko gazteei "aisialdi osasungarrirako alternatiba erakargarri bat" eskaintzea da Abadiñoko Udalak sorturiko galdetegiaren helburua. 

Hamabost ekintza ezberdin proposatu ditu Abadiñoko Udalak galdetegian, eta proposamen horiek 1-5 bitartean puntuatu beharko dituzte gazteek. Horrez gainera, ekintza berriak proposatu ditzakete gazteek, baita ere. 

Interesa duten gazteen lotura honetan bete ahalko dute inkesta, ekainaren 17ra bitartean: http://udalonink.ibatuz.com/index.php/934747/lang-eu

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!