Auto batek basurde talde bat harrapatu du Atxondotik Abadiñora bidean, goizaldean

Anboto 2021ko eka. 6a, 21:20

Autoko bidaiaririk ez da zauritu. Goizaldean gertatu da istripua, 03:00etan.

Ertzaintzak azaldu duenez, istripua gertatu da goizaldean, 03:00etan, Atxondotik Abadiñora bidean. Basurde talde bat errepidera irten da eta auto batek harrapatu egin ditu. Ondorioz, bost basurde hil egin dira. Autoko bidaiaririk ez da zauritu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!