Asier Aspuru Euskal Herriko federazioen arteko binakako txapeldun

Anboto 2021ko eka. 6a, 21:26

 Pilotari abadiñarrak Ekhi Ziarrusta dimoztarragaz batera irabazi du txapela.

Asier Aspuru abadiñarrak Durangaldera ekarri du pilota federazioen arteko binakako txapela. Ekhi Ziarrusta dimoztarragaz batera, GRAVNIn, Gipuzkoako, Errioxako, Arabako, Bizkaiko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko federazioen arteko binakako txapelketan gailendu da. Abadiñarra eta dimoztarra 40-09 nagusitu dira arratsalde honetan Tornosolo trinketean jokatutako partidan.

Aspuruk atzeko koadroetan dominatu du partida. Bere kide Ziarrustak, bestalde, min asko eragin du sakeetan. “Txapel hau nirekin partidu guztietara animoak ematera etortzen diren familiako kideei eta lagunei eskaini gura nieke. Haiek barik, ezerk ez du zentzurik-eta”, adierazi du Aspuruk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!