Ekainaren 12an irekiko dituzte Astolako igerilekuak

Anboto 2021ko eka. 1a, 11:04

Abonuentzako iazko prezioak mantentzea erabaki du Abadiñoko Udalak, erroldatuentzat zein erroldatuta ez daudenentzat. Abonuak igerilekuetan bertan eskuratu daitezke gaurtik aurrera. 

Ekainaren 12tik irailaren erdialdera arte luzatuko da estali gabeko Astola igerilekuen udako denboraldia. "Haizeak kaltetutako estalkia kendu zenetik sortutako eragozpenengatik" konpentsatzeko justifikatu du abonuen prezioak mantentzearen neurria Abadiñoko Udalak. 

Abadiñoko Udalak joan den apirilean esleitu zituen udal igerilekuen estalkia birjartzeko proiektua idazteko lanak, 60.800 eurotan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!