Abadiñoko EH Bilduk "kezka" agertu du Matienako pediatria zerbitzuaren "ziurgabetasunagatik"

Anboto 2021ko mai. 27a, 09:09

"Datozen egunetan" Osakidetzatik heldu ezean "dinamika" berri bat martxan jarriko duela iragarri du EH Bilduk. "Kalitatezko lehen arreta zerbitzu bat lortzeko dinamika jarriko dugu marrtxan udal gobernu taldeagaz eta herritarrekin batera".

Datorren astetik aurrera Matienako pediatria zerbitzuagaz gertatuko denagatik "kezka" adierazi du EH Bilduk. "Udal gobernu taldetik esan digute azken hitza Osakidetzarena dela, eta oraindik ez dakite hutsik geratuko den plaza beteko duten", azaldu dute ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!