Lasterketak 14 kilometro izan ditu eta 228 korrikalarik parte hartu dute. Oihana Kortazarrek (1.05.38), Onditz Iturbek (1.07.13) eta Oihana Azkorbebeitiak (1.08.05) osatu dute podiuma emakumeetan.
Gizonetan Ibai Makazaga orioarrak irabazi du. Pello Perez izan da bigarren eta Aitor Regillaga hirugarren.