Pertsona bi atxilotu dituzte Traña-Matienan, lapurretan egiten saiatzeagatik

Anboto 2021ko mai. 21a, 14:20

Ertzaintzak Trañaetxoste kaleko ibilgailuetan lapurretan egiten ahalegintzeagatik atxilotu ditu.

Lekukoek atari honi jakinarazi diotenez, eta Segurtasun Sailak halantxik konfirmatu duenez, Ertzaintzak pertsona bi atxilotu ditu Traña-Matienan, "lapurretan egiten saiatzeagatik". Atxiloketak 13:50 aldera egin dituzte Trañaetxoste kalean. Ibilgailu bat "indarrez zabaltzen ahalegindu" direla jakinarazi du Segurtasun Sailak. Lekukoek gaineratu dutenez, ibilgailu baten kristala ere hautsi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!