'Komunitatearen deiadarra' ekimena aurkeztu dute

Aritz Maldonado 2021ko mai. 20a, 09:30

Euskal joko eta kirolen topaketen lehenengo hitzordua asteburu honetan izango da; Abadiñon aurkeztu dute ekimena. 

Euskal joko eta kirolak oinarri izango dituen topaketak antolatu ditu Ikastolen Elkarteak. "Ekimenaren helburu nagusietako bat ludikotasunaren bidez Euskal Herri osoan antolatzen diren ikastolen jaietako komunitatea handitzea izango da", azaldu zuen Mikel Egibar ekimeneko koordinatzaileak. 

Guztira, bost topaketa egingo dituzte urte osoan zehar. Lehen saioa zapatu honetan jokatuko da, Sopelan (Bizkaia); (Herri Urratsen egunean jokatzekoa zena irailean jokatuko da). 

10:30ean emango diote hasiera egunari, Sopelako Ander Deuna eta Leioako ikastolak batuko dituen 8,5 kilometroko kate erraldoiagaz; irrintzi deiadarregaz emango diote hasiera ekimenari. Ostean, jokoak hasiko dira. "Asko zainduko da probak gauzatzeko erabili beharko diren gaitasun fisikoen ezaugarriak. Izan ere, euskal joko eta kiroletan maiz erabiltzen den gaitasun fisiko nagusia indarra izaten da", azpimarratu du Endika Zinkunegi Ibilaldiko ordezkariak. Talde bakoitzak hamabi probetan parte hartu beharko du, eta bost taldek egongo dira probetan. Abadiñon egindako aurkezpenean Herri Kirol Federazioetako kideek ere parte hartu zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!