Abadiño Lagunkoiak ibilaldi osasungarriei berrekingo die

Anboto 2021eko maiatzaren 18a

Artxiboko irudia.

Barikuan, hilak 21, egingo dute lehenbiziko irteera. 

Herriko auzoak zeharkatzen dituen zazpi ibilbide diseinatu ditu Abadiño Lagunkoiak Abadiñoko Udalaren eta La Caixa fundazioaren laguntzagaz. "Abadiño Lagunkoiaren helburua ibilaldi horiek aldizka egitea da, horretara ohituta ez dauden herritarren artean mugikortasuna eta ariketa moderatua sustatzeko", azaldu dute ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!