Abadiño Lauko mahai tenis taldeak Euskadiko Bigarren Mailako bigarren postuan amaitu du denboraldia, Portugalete liderrarekin puntuetara berdinduta. Lorpen horrek mailaz igotzeko play off-etarako sailkapena eman dio. Partidu erabakigarri horiek etxean, Abadiñon, jokatuko dira maiatzaren 22an.
Klubeko arduradunek jokalari guztiak zoriondu dituzte egindako lanarengatik. "Orain, asteburu honetan lan egitea egokitzen zaigu denboraldi bikainari amaiera emateko", adierazi dute.
Aipatzekoa da denboraldian zehar Markel Arroyo mahai tenis jokalari abadiñarrak egindako lana. Bere hainbat estatistika jokalari denetan onenak izan dira.
Markel Arroyo, ligako partidu batean.