Zetak musika talde nafarrak kontzertua eskaini du gaur Abadiñon. Probalekua leporaino bete da. Topera. Eta ezin giro ederragoa sortu da kantu batetik bestera. Pello Reparazek eta bere kideek eztarria urratu beharrean ipini dituzte kontzertura hurbildu direnak. Abestitik abestira iItxaropen txiki bat piztu dute pandemiaren osteko aroan.